XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Adostasun barik ere PSE-PSOEk burutu egingo du Ibar Ezkerrerako planaSozialistek eta UGTk ziurtzat jotzen dute Sestaon altzairutegia jartzea
M. ARREGI /
Jose Luis Marcos Merino PSE-PSOEko idazkariordea eta Nicolas Redondo Terreros Bizkaiko sozialisten idazkaria Sestaoko alderdikideekin bildu ziren atzo
Ibar Ezkerra berrindustrializatzeko planaren inguruan erakunde, alderdi eta sindikatuekin adostasuna lortu nahi dutela ziurtatu zuen Marcos Merinok, baina akordiorik lortzen ez bada ere
Industri lurrak berrerabiltzeko azterketa burutzea proposatzen du sozialistek egindako planak.
Industria berriak erakartzeko neurrien artean enpresek 10 urtetan zergarik ez ordaintzea jasotzen da dokumentuan.
Gainera hiriguneen errekuperazioa eta lanbide heziketa eta trebakuntza bultzatzeko ekimenak biltzen ditu planak.
Krisi egoera larria azaltzeko orduan 300.000 biztanleko eskualdeak 25.000 lanpostu inguru galdu dituela adierazi zuen.
Txetxu Milla Sestaoko alkateak jakinarazi zuenez, Claudio Aranzadi Espainiako Industria ministroa prest agertu da berrindustrializaziora bideratutako edozein plan bultzatzeko eta laguntzeko.
Sozialistek Jon Azua Gasteizko Gobernuko Industria arduradunaren aldetik konpromezu berbera lortu nahi dute.
PSE-PSOEko ordezkariek Herri Batasuna eta Ezker Batua alderdien jarrera salatu zuten.
Redondoren esanetan
Ezker Batuak, berriz, CCOO sindikatua
PSE-PSOEko kideek ia ziurtzat jotzen dute Sestaon AHVko labe garaien ordez altzairutegia eraikitzea.
Datorren maiatzean Brusselako agintariek Madrileko Gobernuak defenditzen duen proiektuari
Merinok zehaztu zuenez, maiatzean bertan has liteke altzairutegiaren eraikuntza.
Sozialisten iritziz ez dago
Estatu mailako UGT-Metaleko ordezkariek Barakaldon izan zuten bileran ere ziurtzat jo zuten proiektuaren gauzatzea.
UGTko Metal federakundeko idazkaria den Manuel Fernandez
Horren barruan altzairutegiaren eraikuntza jasotzen da.
Hitzarmen kolektiboari buruz ere mintzatu ziren sindikatuko kideak.
Ildo honetatik aurten prozesu hau